Bertso mendaria antolatu du Jaizkibel Konpainiak
Hilaren 22an Olagarro elkartean izango da hitzordua. Aner Peritz eta Maialen Lujanbio arituko dira bertsotan.

Martxoaren 22rako (larunbata) bertso mendaria antolatu du Jaizkibel Konpainiak. Olagarro Elkartean izango da, arratsaldeko 19.00tatik aurrera. Aner Peritz eta Maialen Lujanbio bertsolariek girotuko dute merienda.
Plaza mugatuak izango dira, beraz izena emateko galdetegi hau bete behar da.