Ane Ibargoienek irabazi du Arte Digitalaren hirugarren lehiaketa
Bidasoko Interpretazio Zentroaren animazio programaren barruan kokatzen da lehiaketa. 'Urak dakarrena' lana aurkeztu zuen Ibargoienek.

Ane Ibargoyen Alvarez izan da aurtengo Arte Digitalaren edizioko irabazlea Urak dakarrena lanagatik eta gaur goizean jaso du patzuergoaren saria, 500 euro, hiru udaletako ordezkarien eskutik [Nuria Alzaga, Estitxu Urtizberea eta Itziar Aizpuru]. Hirurek egindako lanagatik zoriondu dute.
Lehiaketak eskatzen zituen ezaugarri guztiak betetzen zituzten lau lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Horien artean irabazlea hautatzeko epaimahaia Telmo Basterretxeak (Hondarribia), Jaime de los Riosek (Irun) eta Nina Garciak (Hendaya) osatu zuten.
Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoak abiatutako Arte Digitalaren lehiaketa Bidasoko Interpretazio Zentroaren animazio programaren barruan kokatzen da, “gure lurraldearen aberastasun historikoa eta naturala erakutsiko duten irudi-base bat eratzeko”.