Arrazakeria izango du aipagai Bor-borrek hilaren 13an
Eskuin muturrari buruzko hitzaldi zikloa abiatu zuen otsailean Bor-bor kolektiboak. Lehen bi hitzaldiak otsailean egin ondoren, hilaren 13an izango dute azken hitzaldia, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako abokatuarekin.

“Eskuin muturra ulertu eta borrokatzeko” hitzaldi zikloa abiatu zuen Bor-bor kolektiboak. Otsailean lehen bi hitzaldiak egin ostean, hilaren 13rako jarri dute azken hitzordua.
Mikel Mazkiaran Gipuzkoako SOS Arrazakeriako abokatua izango da El auge del racismo en entornos multiculturales hitzaldiko gonbidatua. Bertan, “arrazakeriaren mehatxuen inguruan mintzatuko” dira, “eskuin muturraren elementu bezala, baina baita gure auzoetan errotzen ari den eta borrokatu beharreko elementu gisa”.
Hilaren 13an, 18:30ean, Lakaxita Gaztetxean jarri dute hitzordua. Hitzaldia gazteleraz izango da.