Udal bonuak trukatzeko epea zabaldu berri da
Hilaren 31ra arte izango dute herritarrek Eguberrietan jasotako bonuak trukatzeko aukera.

Hondarribiko Udalak herriko komertzioei laguntzeko udal bonuak trukatzeko epea zabaldu berri du. Eguberrietan aktibatu zen deskontu bonuak jasotzeko epea, eta orain horiek gastatzeko tartea izango dute herritarrek. Bertako komertzioek eskuragarri zituzten 4.769 bonuetatik, 2.520 banatu zituzten.
Banu bakoitzak 10 euroko balioa du eta horiek erabili ahal izateko honako baldintzak bete behar dira: gutxieneko 20 euroko erosketa bakoitzeko. 60 euroko erosketa batean 10 euroko hiru bonu trukatu ahal izango dira.
Herritarrek 46 establezimenduetan gastatu ahal izango dituzte eta bonurik duten kontsultatzeko orrialde bat sortu dute udal webgunean. Kontsultatu bonuak hemen.
Bonu hauek herriko merkatarientzako oso garrantzitsuak direla adierazi dute udaletik, eta beraz, horiek erabiltzera gonbidatu dituzte herritarrak. Hilaren 31ra arte izango dute herritarrek Eguberrietan jasotako bonuak trukatzeko aukera.