Ospitaleko aparkalekua murriztuta, hilaren 6tik 10era

Bloke kirurgikoaren lanen ondorioz, aparkalekuko 85 plaza murriztuko dira. Garraio publikoan eta auto partekatuan gerturatzeko gomendioa eman du Osakidetzak.

Bloke kirurgikoa

Ebakuntzen blokeko obrak hasiko dituzte Bidasoa Ospitalean, eta horren harira, eraikin modular bat jarri beharko dute bertako aparkalekuan. Hilaren 6tik 10era egongo da eraikin modularra bertan eta epe horretan garraio publikoan edo partekatutako autoan ospitalera gerturatzeko gomendioa eman du Osakidetzak.

Orotara 85 plaza okupatuko ditu eraikin modularrak, kamioi berezien sarreretarako eta garabiaren kokapen eta lan eremurako. Zonaldeak ibilgailurik gabe egon beharko du hilaren 5eko 15:00etarako.

Garraio publikoaren lineak

  • Irunbus: L1 linea (Zaisa-Ospitalea).
  • Ekialdebus:
    • E20 eta E21 lineak: Donostia eta Hondarribia linea. Geltokia Gebaralarren, ospitaletik 400 metrora.
    • E22 linea: Hondarribitik Bidasoa Ospitaleko geltokia.
    • E26 linea: Donostia eta Irun. Ospitaletik gertu, Letxunborro etorbidean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.