Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
antifaxismoa

Pintaketa arrazista eta xenofoboak gaitzetsi ditu udalak lehen aldiz

Palmera Montero gunean eta Uranzu kalean agertu diren azken pintaketen harira egin du gaitzespena udalak. Hirian zehar abendutik hainbat dira agertutako pintaketak eta egindako eraso faxistak. Salaketa elkarretaratze bat ere egin zen.

2021ean ekitaldi antifaxista egin zuten Urdanibia plazan.
Oarso Bidasoko Hitza
Irun
2025/02/25

Irungo Udalak adierazpenak egin ditu lehenbizikoz hirian agertu diren pintada neofaxista eta arrazisten gainean. Gogoratu beharra dago hirian abendutik ari direla horrelako pintaketak agertzen, hala nola, Katea eta Santiagoko pilotalekuetan eta Letxunborro hiribidean. San Migel auzoko supermerkatu bati ere eraso egin diote, edota Irungo Harrera Sareak mahaia jarri ohi duen lekuan sinbolo nazi-faxista bat agertu zen.

Lakaxita gaztetxean ere agertu ziren pintaketak –behin baino gehiagotan–, eta Moskuko gaztetxeko kideek bezala faxisten eraso zuzenak ere jasan dituzte Lakaxitako kideek. Egoera honen aurrean, Urdanibia plazan San Tomas egunean elkarretaratzea egin zuten faxismoa gaitzesteko. 200 bat herritarrek egin zuten bat deialdiarekin eta udal gobernuko ordezkaririk ez zen agertu bertan.

Gaur, Palmera Montero gunean eta Uranzu kalean agertu diren pintaketa arrazista eta xenofoboen harira, horrelako ekintzak gaitzesteko adierazpena publiko egin du udalak. Horrelako ekintzek ez dutela lekurik “egungo gizartean” azaldu dute, eta udalaren esanetan bizikidetza “oztopatu” egiten dute.

Herritar guztiak errespetatzeko eskaria egin du jarraian PSE-EEk eta EAJk osatzen duten udal gobernuak, eta hiriko espazioetan “gizatasunez” jokatzea eskatu dute, baita herritar guztiak errespetatzea galdegin ere, “jatorria edozein dela ere”.

Bien bitartean, Bor Bor hausnarketa politikorako plaza taldeak bultzatuta jardunaldiak egiten ari dira, eta eskuin muturrari auzoetatik aurre egiteko formakuntza plazak antolatu dituzte. Bigarren saioa gaur izango da Kateako Errepublika Garaiko Eskola Zaharrean, 18:30ean: Euskal Herria autoritarismoaren gorakadaren aurrean hitzaldia eskainiko du Iratzar Fundazioko Iker Eizagirrek. 

Erlazionatutako edukia“Lakaxita osatzen dugunok tinko gaude faxismoaren aurrean, beldurrik gabe”Antifaxismoaren formazio plazen hitzorduak iragarri dituzteEraso nazi faxisten aurrean, formazio plazak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.