Palmera Montero gunean eta Uranzu kalean agertu diren azken pintaketen harira egin du gaitzespena udalak. Hirian zehar abendutik hainbat dira agertutako pintaketak eta egindako eraso faxistak. Salaketa elkarretaratze bat ere egin zen.
Plaza eskatzeko epea martxoaren 3an irekiko da eta martxoaren 14an bukatu. Aurten ere bi txanda eskainiko dituzte.
Espainiako Txapelketa Absolutua jokatu da eta BATeko atleta askok marka pertsonalak hobetu dituzte. Besteak beste, Uxia Pereirak Galiziako errekor berria finkatu du.
Hilaren 21ean aurkeztu zuten 'Ero haiek, Hondarribiko Ikastola sortu zenetik 60 urte' dokumentala. Ikusmina handia zen herrian, Itsas Etxea topera bete zen, eta protagonistak "pozik" agertu ziren historia jaso izanagatik.
Etxebizitza promozio erabat pribatu izatetik, publikoak ere izango direla jakinarazi du Abotsanitzek. Gainera, udalari eman beharreko diru konpentsazioa handitu da.
Abotsanitzek Montañenea eremurako proposatu duen hirigintza operazioaren inguruko informazioa igorri eta aurreko gobernuak bertan egin asmo zuen operazioa deitoratu du ohar baten bidez. EAJk horri erantzu dio.
Martxoaren 27an egingo da eta programazioaren hari nagusia izango da adimen artifiziala. Programazioa kontsulta daiteke jada.
Itsas pinuen mozketak eta eraztunketak egin eta bertako zuhaitz eta zuhaizkiak landatuko dituzte Jaizkibelen.
Euskaraldiaren baitan Euskaraoke herrikoia antolatuko dutela aurreratu du Euskaraldiko batzordeak. Hilaren 24an izango da.