Suteak eragindako kalteak konpontzeko baimena jaso du udalak
Orain artean kalteen balorazioa egiten aritu dira aseguru etxeak. Udalak aste honetan jaso du lanak hasteko baimena.

Hondartza kiroldegiko sauna eremuak su hartu zuen urtarrileko azken egunean. Ordutik aseguru etxeak buru belarri aritu dira lanean kalteen balorazioa egiten. Denbora behar izan dute hori egiteko; izan ere, sugarrek gorputz tratamendurako gune osoa eta inguruko hainbat instalazio “larriki” kaltetu zituen. Eremu horiek itxita mantendu dituzte orain arte.
Hortaz gain, instalazioen auditoria bat agindu du udalak, eta zehaztu dutenez haren arabera zehaztuko dituzte egin beharreko urgentziazko lanak. Baimena jaso berri, obrak datozen egunetan hastea aurreikusi dute.