Gari Garaialde: «Herrian gertatu zenaren ardura dute, eta aitortu egin behar zaie hori»
Hondarribiko Ikastolaren sorreraren oinarriak eta protagonisten bizipenak jaso ditu Gari Garaialde fotokazetari hondarribiarrak dokumental batean. Bihar estreinatuko dute.
Biharko (hilak 21) OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria jasotzen dutenek, Hondarribiko Ikastolaren sorreraren eta bilakaeraren gaineko erreportaje zabala izango dute irakurgai. Aurten 60 urte beteko dira jaio zenetik, eta urteurren biribil horren harira, sorreraren oinarriak eta protagonisten bizipenak jasotzen dituen dokumental bat egin berri du Gari Garaialde fotokazetari hondarribiarrak. Gaiaren gaineko ikus-entzunezko dokumental bat egin berri du, eta bihar estreinatuko dute.
Hona, Garaialderekin egindako elkarrizketatxoa, biharkoaren aurrerapen modura, bideoan: