Mikel Arana, munduko mailako 'Prix de Lausanne' txapelketa irabazteko prest
Mundu mailako dantza txapelketa handiaren finala jokatuko gaur, 14:30ean. Youtuben zuzenean ikusteko aukera izango da.

Mkel Arana dantzari hondarribiarrak egun handia du gaurkoa, mundu mailako Prix de Lausanne dantza txapelketa handiaren finala jokatuko baitu. Atzoko aurrefinalak erraz gainditu zituen Aranak, eta finalerako prest eta gogotsu da. Dantzaren munduan garrantzi eta sona handia duen lehiaketa da, gaur egun mundu mailako dantzari onenak bertan aritutakoak dira.
Gaurko finala 14:30ean hasiko da, eta lotura honetan zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, publikoaren sarirako bozkatzeko aukera ere izango da, webgune honetan.