Ongietorri panelak estreinatu ditu Irunek
Bidasoko lau artistek egin dituzte paneletako irudiak. Irungo lau sarreretako batean kokatuko dute bakoitza.

Irunera sartzen daudenei ongietorria emateko panel berriak aurkeztu dituzte Irungo alkate Cristina Laborda eta alkateorde Nuria Alzagak. Hiriak dituen ezaugarri erakargarri nagusiak bildu dituzte paneletan: Oiasso Museoa, sanmartzialak edo Bidaso ertzeko paseoak.
Ainhoa Gordo, Maialen Arocena, Mai Egurza eta Nerea Bermejo artista bidasotarrek egin dituzte paneletako irudiak, bakoitzak hiria nola ikusten duen erakutsi du bere lanean. Paneletan ondare handiko “mundura begira” dagoen eta “jende alaia” duen hiria nabarmentzen dute.
Gainera, “hiriko kulturaren eta artisten balioa erakutsi” nahi izan ditu Udalak. Kulturari “merezi duen tokia” ematen dio hiriak, eta horregatik “fidatu” dira inguruko artistetan “bisitariei harrera egiteko”. Udalak Irunera “etortzen diren guztiek berekin ahalik eta oroitzapen onena eramatea” nahi du.
Ainhoa Gordoren irudia Mendelu sarreran jarri dute, Nerea Bermejorena Katean, Mai Egurzarena Santiago zubian eta Ainhoa Arocenarena Behobian.