Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Herritarrekin osatuko du hiri hondakinen ordenantza Txinzerrek

Hiri Hondakinen Kudeaketarako Ordenantza eguneratzen ari da Txinzer, 2001etik dagoen ordenantza ordezkatuz. Atzo aurkeztu zuten testua jendaurrean, eta hurrengo egunetan alegazio edota proposamenak egiteko aukera dago.

Oier Iriarte Arrondo
Hondarribia,Irun
2025/02/05

Txingudiko Zerbitzuak-ek 2001etik indarrean dagoen ordenantza ordezkatu eta Hiri Hondakinen Kudeaketarako Ordenantza berria onartu du behin-behinean.

Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 7/2022 legea edo Ontzien eta Ontzi Hondakinen kudeaketari buruzko 1055/2022 Errege dekretuaren gisako Estatuko legedia bermatzen du ordenantzak. Baina, haratago doa, “hondakinen kudeaketa eraginkorragoa, jasangarriagoa eta birziklapenarekin konprometituagoa” lortzeko asmoa baitu, eta norabide horretan, Espainiako Ekonomia Zirkularreko Estrategia eta 2021-2023 Ekintza Planaren printzipioak bere egin ditu.

Leire Zubitur Txinzerreko kudeatzaileak adierazi duenez, azken urteetan zerbitzuetan aldaketak egon dira, “orain, lehen existitzen ez ziren zerbitzuak” arautu ditzakete. “Helburu nagusia da lege-araudiak betetzea, birziklapena erraztea eta eskualdeko ingurumen-inpaktua murriztea”.

Hiru atal nagusi ditu ordenantzak. Lehen atalak, araubide juridikoa eta lege-definizioa jasotzen du. Bigarrenak, eskaintzen diren bilketa-zerbitzuak eta erabiltzaileek dituzten betebeharrak jasotzen ditu, industrialdeetako bilketa eta garbiguneak erabiltzeko arauetan sakonduz. Azken atala, “ordenantza betetzen dela ikuskatzeko eta kontrolatzeko” dauden zehapen mota eta prozedurei buruzkoa da.

Erabiltzaile guztiek eremu guztietan hondakinak bereizi ahal izateko zerbitzu mota ezberdinak eskaintzeari ekingo diote: “etxeetan, ostalaritzan eta merkataritzan, industrian, jende asko biltzen duten ekitaldi publikoetan, etab”. Ordenantzan gehitutako berrikuntza oro “jasangarritasunarekin duten konpromisoarekin eta birziklapen-helburuak betetzearekin bat datoz”.

Gainera, ordenantzaren prestaketa herritarren partaidetzarekin osatuko da. Izan ere, Irungo alkate den Cristina Labordak argitu du “testuak eskualdeko beharrak islatu zitzan nahi” zutela. “22 urteren ostean, araudia eguneratzea” ez da egin duten urrats bakarra, garrantzitsuena ordenantza osatzeko modua iruditu zaio: “eragile, auzokide, herritarrak entzunez”.

Igor Enparan Hondarribiko alkateak azpimarratu du Txingudi eskualdeak ekonomia zirkular eta ingurune naturalarekin konpromisoa duela. Kudeaketa jasangarriago eta eraginkorragoa eskuratzeko hainbat zerbitzu proposatuko dituzte, besteak beste, garbiguneak eta biohondakinen gaikako bilketa.

Atzo, hilaren 4an, jarri zuten behin-behineko testua Txinzerren webgunean, eta argitaratze datatik aurrera 30 eguneko epea ireki dute dokumentuari alegazioak edota proposamenak aurkezteko. Horretarako lehen bidea Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistro Orokorrera aurkeztea da, aldez aurretik hitzordua hartuz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 16.artikuluan ezarritako puntuen bidez ere aurkeztu daitezke. Azkenik, Txinzerren webguneko formularioaren bidez ere aurkeztu daiteke alegazioak.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.