Giro ezin hobea Hondarribiko X. Txakurkrosean
Euskanikross klubak antolatu du Hondarribiko X. Txakurkrosa. Hondarribiko zein irungo ordezkaritza zabala izan da bi egunetan. Ikus emaitzak.

Asteburu honetan izan da Hondarribiko X. Txakurkrosa, eta bertan eta VIII. Ogi Berri saria izan da lehian. Gainera, larunbateko probak Gipuzkoako txapelketarako puntuagarriak izan ziren eta igandekoa Euskadiko Txakurkross Ligako azken lasterketa izan zen. Hondarribiko zein irungo ordezkaritza zabala izan da bi egunetan. Emaitzak osorik ikusteko egin klik hemen.
Larunbateko Txakurkrosa
- Senior gizonezkoen kategoria: 1. Oier Sanchez (Bilbo), Hegan txakurrarekin; 2. Imanol Llanos (Irun), Blinka txakurrarekin; 3. Ander Rodriguez (Elgoibar), Balto txakurrarekin.
- Senior emakumezkoen kategoria: 1. Chloe Moore, (Argelos) Ravel txakurrarekin; 2. Olatz Zabala, (Irun) Lur txakurrarekin; 3. Maialen Saez (Santurtzi) Sare txakurrarekin.
- Beterano gizonezkoen kategorian: 1. Norbert Llobera (Alavesa) Max txakurrarekin; 2. Jokin Luengo (Hernani), Vegas txakurrarekin; 3. Roberto Perez (Artzentales), Logan txakurrarekin.
- Beterano emakumezkoen kategorian: 1. Bakarne Almanzan (Artzentales) Telmo txakurrarekin; 2. Sonia Brena (Sopuerta), Patxi txakurrarekin.
Larunbateko Bikejoring-a
- Gizonezkoetan: 1. Ekaitz Erauskin (Hondarribia), Turbo txakurrarekin; 2. Iosu Varona (Donostia), Itzal txakurrarekin; 3. Abdel Moreno (Selles), Tex txakurrarekin.
- Emakumezkoetan 1. Itsaso Erauskin (Hondarribia), Mako txakurrarekin; 2. Amelie Preiffer (Salles), Koko txakurrarekin.
Gipuzkoako Txapelketa (Bikejoring)
- Orokorra: 1. Iosu Varona (Donostia), Itzal txakurrarekin; 2. David Torres (Esquiroz de Galar), Kiara Txakurrarekin; 3. Itsaso Erauskin (Hondarribia), Mako txakurrarekin.
Igandeko Txakurkrosa
- Gizonezkoen kategoria: 1. Oier Sanchez (Bilbo), Hegan txakurrarekin; 2. Unai Fernandez (Eibar) Dunkan txakurrarekin; 3. Imanol Llanos (Irun), Blinka txakurrarekin.
- Emakumezkoen kategoria: 1. Beatriz Males (Lezo), Dylan txakurrarekin; 2. Uxue Lopez de Soasoaga (Gasteiz), Koda txakurrarekin; 3. Bakarne Almanzan (Artzentales), Telmo txakurrarekin.
Igandeko Bikejoring-a
- Gizonezkoetan: 1. Iosu Varona (Donostia), Itzal txakurrarekin; 2. Ekaitz Erauskin (Hondarribia), Turbo txakurrarekin; Abdel Moreno (Salles), Tex txakurrarekin.
- Emakumezkoetan: 1. Itsaso Erauskin (Hondarribia), Mako txakurrarekin; 2.
- Amelie Preiffer (Salles), Koko txakurrarekin.
Txakurkros Popularra (Herrikoia)
- Gizonezkoetan: 3. Sebas Rios (Hondarribia); 4. Oihan Susperregi (Irun).
- Emakumezkoetan 4. Noa Lekuona (Hondarribia).