Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txakurren erritmora, kirolaz eta naturaz gozatzen

Euskadiko Txakurkross Ligako azken lasterketa eta VIII. Ogi Berri saria egingo dira asteburu honetan. Korrika zein bizikletan, haien txakurrez lagunduta irtengo dira 70 parte hartzaile.

Olatz Zabala eta Lur.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/01/31

Asteburu honetan bukatuko da Euskadiko Txakurkros liga (ETL). Euskal Herriko zenbait elkarte independentek antolatzen duten liga da, eta Hondarribian izaten da urtero azken geltokia. ETLko tituluaz gain, Ogi Berri saria ere izaten da jokoan.

Aurtengo liga bukatzear den honetan, datorren urteari begira daudela kontatu du Iosu Varonak. Lezon sortu, baina egun Hondarribian kokatuta dagoen Euskanikross taldeko kidea da Varona, eta datorren denboraldirako kokapen berriak eta modalitate ezberdinak —bizikleta eta patinak— integratzeko lanean ari dira. Azaldu duenez, lasterketa gutxitan izaten da bizikletan edo patinetan parte hartu ahal izateko aukera. Hondarribian korrikako zein bizikletako modalitateak antolatzen dituzte.

Zazpigarren Ogi Berri saria izango da asteburu honetan gauzatuko dena. Larunbatean 17:00etan hasiko da bizikletako Bikejoring-Canibtt lasterketa. Parte hartzaileek 3,5 kilometro burutu beharko dituzte: Higer itsasargitik irten, antenetara igo eta Talaia bidetik itsasargira itzuli beharko dute. Ondoren, 19:00etan, txakurkros lasterketaren txanda izango da. Kopetako argia piztu eta hirunaka irtengo dira, 15 segundoro. 30 minutuko denbora tartean norberak hautatuko du noiz sartzen den irteera kaxara. Iaz probatu zuten aurrenekoz formula berritzaile hori, txakurren ongizatea bermatzeko. Emaitzarekin gustura, errepikatzea erabaki dute. 

Igandean goizeko 08:40ean izango da Bikejoring-Canibtt modalitateko irteera. Euskadiko Txakurkros ligako lasterketa 10:00etan izango da, eta Txakurkros herrikoia —kirola lehen aldiz probatu nahi dutenei zuzendurikoa—, 11:15ean. Jardunaldia haurren txakurkrosarekin bukatuko dute, 12:00etan. 

Txakurrak dira protagonistak

Hondarribiko txakurkros lasterketa izan zen Olatz Zabalak egin zuen aurrenekoa. Duela lau urte izan zen hori, eta haren ahizparen txakurra izan zuen gidari. «Ahizparen txakurra gorra da, eta berarekin hasi nintzen mendian korrika. Lotuta eramaten nuen galtzeko beldurra genuelako». Esperientzia hura haren txakurrarekin —Lur du izena— errepikatu nahi izan zuen. Bi urtez ETL ligan parte hartu eta iaz garaipena eskuratu zuten. Hondarribiko probaren irabazlea ere izan zen. «Oso lasterketa azkarra da eta korrika egiteko oso polita». Ama izan berri da eta asteburu honetan irteera lerroan izango diren ala ez erabakitzeke du irundarrak. 

Kirol honen filosofia emaitzatik harago doan zerbait dela argi dute biek ala biek. «Garrantzitsuena zure txakurrarekin kirola egitea da, ez hainbeste lehena edo bigarrena geratzea. Bien arteko zerbait da, elkar ulertzea, eta sortzen den loturaz gozatzea. Zure txakurrarekin kirola eta natura elkarbanatzea, hori da gure filosofia», nabarmendu du Varonak. 

Olatz Zabala eta Lur iaz Hondarribian.

Batez ere, txakurrek ondo pasatzeko hitzorduak dira antolatzen dituztenak, horregatik, material aproposa erostea eta beren erritmoa errespetatzea ezinbesteko direla gaineratu du Zabalak: «Kirol hau oso polita da, baina txakurraren ongizatea da lehenengo gauza. Berarekin disfrutatu behar da, beraiek dira protagonistak; askotan ikusi izan dugu jabea korrika eta txakurra atzean geratzen zela. Txakurrek jartzen dute erritmoa, eta hori beti errespetatu behar da. Txakurrek ere badauzkate egun onak eta txarrak».

Hortaz gain, tenperatura eta hezetasuna kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuak dira, eta antolatzaileek dagozkien neurriak hartu behar izaten dituzte. Inoiz lasterketaren ibilbidea mozteko edota bertan behera uzteko erabakiak hartzeraino.

Hondarribikoa hitzordu berezia izaten da Zabalarentzat, lasterketa «polita» izateaz gain, ligako azkena ere izaten baita. «Oso giro polita sortzen da. Gure artean elkar ezagutzen dugu, eta baita txakurrek ere, ligan lasterketa asko daudelako. Hondarribikoaren ondoren hilabete asko egoten gara elkar ikusi gabe». Horregatik, lasterketak bukatuta eta sariak banatu ondoren, lunch txiki bat egiten dute, giro ezin hobea sortzeko osagai guztiekin.

Ezinbesteko babesa

Hondarribiko txakurkrosa Ogi Berri-ri esker antolatzen dela nabarmendu du Varonak, eta beraz, eskerrak emateko baliatu du aukera. Aldi berean Euskanikross klubaren babeslea da ere. Klubean hiru modalitateak praktikatzen dituzte eta Jaizkibelgo bideetatik entrenatzen dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.