Vicenta Perez Manzanedok 100 urte bete ditu
Familia eta lagunekin ospatu du urtebetetzea, eta Nuria Alzaga jarduneko alkatearen bisita jaso du.

Vicenta Perez Manzanedok 100 urte bete ditu, eta Irungo Udalaren errekonozimendua jaso du. Burgosen (Espainia) jaio zen, baina 65 urte daramatza Irunen bizitzen. Jarduneko alkate Nuria Alzagak opari bat eman dio gaur goizean udaletxearen izenean, bere etxean, Geltoki kalean.