Igandean, txotx aroaren hasiera Ola sagardotegian

Sagardo berria dastatzeaz gain, herri kirolak eta erromeria ere izango dira Irungo sagardotegian. Izan ere, 25 urte beteko baititu Olak.

2023ko txotxaren irudia.

Hilaren 19an, igandearekin, hasiko du txotx denboraldia Irungo Ola sagardotegiak. Data berez berezia bada, aurtengoan berezitasun bat du Meakako guneak: zabaldu zutela 25 urte beteko dira 2025ean. Beraz, bai sagardotegi sasoiaren hasiera eta mende laurdena ospatzeko ekitaldiak prestatu dituzte.

12:00etan egingo dute sagardo berria dastatzeko ekitaldi ofiziala. Horrekin batera, herri kirol saioa ere izango dela azaldu dute sagardotegiko kideek. Bazkaria, bertso bazkari erakoa izango da, Ajel Mari Peñagarikanok eta Aitor Mendiluzek otordua girotuko dutelako. Bazkalostean, musika eta dantza. Izan ere erromeria egingo dute sagardotegian bertan.

“25 urte elkarrekin topa egiten. Urtarrilaren 19an gure urteurrena ospatuko dugu eta zurekin partekatu nahi dugu. Txotx denboraldiari hasiera emango diogu egun berezi-berezi batekin. Ospakizunerako prest? Zatoz kuadrillarekin edo familiarekin gurekin topa egitera!”, azaldu dute Olako arduradunek.
 
Erreserbak egiteko 943 62 31 30 telefono zenbakira dei daiteke. Tokia Internet bidez ere har daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.