Euskadiko Kros Txapelketan izan da BAT ordezkaritza zabalarekin. Urrezkoa Ander Aramendik jantzi du soilik, baina taldeka DNA Txapelketako finalean egongo da BAT.
Gaur goizean aurkeztu dute maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldia egitasmoa. Otsailaren 4rako deitu dute 11 egunez egingo diren jarduerak antolatzeko batzordea. Edozein norbanako, elkarte eta entitatek parte hartu dezakete.
Erakusketa iraunkorrerako bisitak hazi dira nagusiki, eta hurrengo urtean termak estreinatuz, bisitari kopuruan gora egitea aurreikusi dute.
2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira.
Santiago kaleko lanen eraginez itxiko dute kalea. Itxiera hilaren 15etik 17ra izango da.
Sagardo berria dastatzeaz gain, herri kirolak eta erromeria ere izango dira Irungo sagardotegian. Izan ere, 25 urte beteko baititu Olak.
Etxean jokatu du lehen bueltako azken partida La Unicaren kontra eta hutsean bukatu dute markagailuan. Bestalde, emakumeak errugbi modalitate berri bat probatzen aritu dira.
Hondarribiko Marlaxka Klubak lau talde izanten jarraituko du 2025ean. Horietako bik partidak izan dituzte asteburuan. Berdinketa eta porrot batekin hasi dute liga.