Olatz Salvador, Hondarribiko Euskal Azokan
Hondarribiko Euskal Azokako larunbatean (hilaren 14an) emango du kontzertua donostiarrak, 19:30ean Itsas Etxean.
Olatz Salvador abeslari donostiarrak musikaz beteko du Itsas Etxeko oholtza, Hondarribiko Euskal Azokari doinu banda berezia emango dio. Haren hirugarren diskoaren aurkezpen biran dabil, eta Hondarribiko Euskal Azokako larunbatean (hilaren 14an) egingo du geldialdi musikatua. Aurten atera du Zainak eman hirugarren diskoa. Aurretik Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) publikatu zituen. Itsas Etxeko kontzertua larunbateko 19:30ean hasiko da.
Musika emanaldirako sarreren prezioa 10 eurokoa da. Horiek Arma Plazan, Internet bidez, edo emanaldia hasi aurretik (bi ordu lehenagotik) eros daitezke.