Hilaren 13an (ostirala) Artalekun jokatuko den partidan zehar ahalko dira egin jostailuen dohaintzak.
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren egunean adierazpen bateratua sinatu dute udaleko alderdi guztiek. Bertan, Joseph Couchot ekarri dute gogora.
800 milioi euroko proposamena egina zion enpresa frantsesak irundarrari. Uvescok 4.000 behargini eskaintzen dio lana, eta Irunen soilik bederatzi denda ditu.
Bilera batera deitu ditu 35 elkarteak eta ekitaldian parte hartu zutenak. Euskararen presentzia eskasaren erreakzioekin bat egin du udalak.
Iluntzeko 20:00etan zabalduko ditu ateak Psilocybenea Aretoak larunbatean. Sarrerak eskuragarri daude musikazen.
Bizi bisexualitatea proiektua aurkeztuko dute hilaren 16an Lumak Haizeren ekimenez. Emakumeen Etxean elkartuko dira eta June Fernandez kazetaria arituko da solasean.
Udal loretzaintzako plantilla murriztu egin dela jakinarazi dute jeltzaleek, udal lorezainetako batek erretiroa hartu duelako. Ondorioz, lorezain bakarra dago Hirigune Historikoko mantentze lanak egiteko.