Gaur goizean zabaldu ditu ateak Irungo Ficoba erakustazokan Be Veggie jaialdi beganoak. Eguerdian erakustazoka jendez gainezka zegoen.
Larunbatean hasi ziren aurtengo Hondarribiko Herri Olinpiadak. 28 gazte talde arituko dira lehian ekainera bitartean. Herrian euskara sustatzea dute aurtengo helburuetako bat.
Hilaren 15ean izango da kontzertua Amaia Kultur Zentroan, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude.
Lau ezki moztu ditu udalak Dario de Regoyos kalean, haizeteagatik bat erori ondoren. Artiako Lagunak elkarteak salatu du hori ekidin zitekeela, zainketa protokoloa beteta.
Sei urte bete ditu Mukuru zigiluak. Oraindik ere «gauza arraroak» egiteak batzen ditu. Hausnartzeko eseri dira Idoia Hernandez 'Hatxe' eta Ander Fernandez, hasieratik egitasmoaren parte dira bi artistak.
Irungo Udalak San Juan plazako garajeko sarreran asfaltatze konponketa lanak egingo ditu.
Antzinako mitologiaren, aurkikuntza astronomikoen eta esplorazio modernoen arteko harremana azalerazten duen erakusketa da. Ikusgai izango da martxoaren 30era arte.
Hilaren 14an ikuskizun berezi batekin bukatuko da Gipuzkoa Gazte Tourra. Bertako artista ugari izango dira bertan.
Hegoa Diskak musika zigilua sortu zuen duela lau urte irundarrak. Londresen du egoitza zigiluak, eta euskal musika esperimentalaren habi berri bat da. Biniloak biltzeko Londresko afiziotik ohartu zen Erresuma Batutik bultza zezakeela musikaren esperimentazioa.