Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Txinzerrek hezkuntza eskaintza handitu du, 2024-2025 ikasturterako

Tailerretan izena emateko epea zabalik dago, eta berritasunen artean ihes gela digitala dago. Iazko ikasturtean %43,3 hazi zen ikasleen parte hartzea.

Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia,Irun
2024/11/27

Pio Baroja institutuan izan ziren atzo Igor Enparan Hondarribiko alkatea, eta Txinzerreko lehendakari ordea; Cristina Laborda Irungo alkatea, eta Txinzerreko lehendakaria; eta Leire Zubitur Txinzerreko gerentea. Bertan Txinzerrek 2024-2025 ikasturterako hezkuntza eskaintzaren berrikuntzak aurkeztu zizkieten irakasle eta ikasleei.

Txinzerrek hainbat tailer eskaintzen ditu ikastetxeetan eta horien funtsezko ardatza eskualdean jasangarritasuna sustatzea eta baliabide naturalen kudeaketa arduratsuak duen garrantziaz ikasleak kontzientziatzea da. Jarduera horiek bat egiten dute Agenda 2030ekin eta Bidasoak jasangarritasunarekin eta ingurumen hezkuntzarekin duen konpromisoarekin. Hezkuntza eskaintza hau teoriaren eta praktikaren arteko zubia dela azaldu du Zubiturrek.

Ikasturte honetarako berrikuntza nagusia marrazki lehiaketa bat da, eta ikasleek pertsonaia bat diseinatu beharko dute, gero tailerren ardatz izango dena. Parte hartzaileek koloretan aurkeztu beharko dituzte haien proposamenak, eta Txinzerren balioei eta helburuei lotuta joan beharko dute. Proposamenak abenduaren 20ra arte jasoko dituzte.

Ihes gela digitala ere berria dela iragarri dute eta BHI eta batxilergoko ikasleentzat izango da. Formatu berri honekin ihes gela tradizionala ingurune digitalera egokituko dute. Jolas honetan, tabletak erabiliko dituzte taldeka lan egin ahal izateko eta GJHekin lotutako erronkei aurre egin beharko diete. Bertsio fisikoan ez bezala, ikastetxean bertan egingo da jarduera hau.

Lau pantaila ebatzi beharko dituzte ikasleek eta horretarako teknologiaren erabilera, pentsamendu kritikoa eta talde lana integratu beharko dituzte. Pio Baroja institutuko Beñat Solaberrieta irakasleak nabarmendu du jolas honek ikasleen interesa piztuko duela eta trebatu egingo direla talde lanean eta pentsamendu kritikoan.

Bestalde, aurreko ikasturteetan bezala, hondakinen kudeaketari, h iri garbiketari eta energiari buruzko ohiko tailerrak eskaintzen jarraituko du Txinzerrek. Halaber, Zisare urteko konpostaje programa eta Elordi eta Atalerrekako instalazioetara bisitak egingo dituzte. Era horretan, uraren ziklo integrala ezagutuko dute.

Hiru ordezkariek nabarmendu dute tailerretako parte hartzeak gora egin duela, aurreko urtean baino %43,3 gehiago, hain zuzen, Guztira, 4.868 ikaslek hartu zuten parte eta kopuru horri eutsi nahi diote, “etorkizuneko belaunaldiei mundu jasangarriago baterako beharrezko prestakuntza emateko” azaldu du Zubiturrek. Irun eta Hondarribiko ikastetxe guztiek parte hartze aktiborako deia egin du.

Azkenik, tailerretan izena emateko epea zabalik dago eta lehenbailehen erregistratzea komeni dela ohartarazi du Zubiturrek. Horrela, modalitateen eta data ezberdinen aniztasuna baliatu ahalko dute. Horretarako, Txinzerren orrialdera joan behar da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.