Mattin Etxebeste oiartzuarra, Euskal Herriko txapeldun
Hondarribian jokatu da gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa, eta Etxebestek egin du bere. Bigarren Mikel Esnaola lezoarra izan da.
Hondarribiko Itsas Etxean jokatu da gaur goizena gipuzkoar erako Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketa. Oarsoaldeko dantzarien nagusitasuna ia erabatekoa izann da: Mattin Etxebeste izan da txapelduna, Mikel Esnaola lezoarra (iazko txapelduna) bigarrena, eta hirugarren izan den Irati Olaizola legazpiarraren atzetik laugarren postua bere egin du Ihintza Erauskin lezoarrak. Gainera, Manex Elgeta oiartzuarra zazpigarren izan da. Aro gozoan da Oiartzun eta Lezo aldeko dantza, Seguran egin zen Euskal Herriko Bikotekako Dantza Solte Txapelketa Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak irabazi zutelako.
Gauzak horrela, harro eta pozik jaso ditu agintarien aldetik sariak Etxebestek: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Hondarribiko Udalaren garaikurra, txapela eta 400 euro. Horiez gain, Tomas Murua eskultorearen lana Oiartzungo udaletxera eramango du, hurrengo urtera arte. Esnaola lezoarrak, berriz, Hondarribiko Udalaren trofeoa eta 300 euro jaso ditu.
Honakoa da sailkapen osoa, Jose Luis Vallejo, maria Ferreirok eta Xabier Mendizabalek osatutako epaimahaiak emandako puntuen araberako zerrendan
- 1. Mattin Etxebeste (Oiartzun) 460,75 puntu.
- 2. Mikel Esnaola (Lezo) 413,88.
- 3. Irati Olaizola (Legazpi) 398,25
- 4. Ihintza Erauskin (Lezo) 366,69
- 5. Amaia Azpeitia (Legazpi) 361,75.
- 6. Izadi Urbano (Villabona) 290,88
- 7. Manex Elgeta (Oiartzun) 282,50
- 8 naroa Sanchez (Legazpi) 222.
Jarraian, Itsas Etxeko hainbat irudi, sari banaketa ekitaldikoak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak ateratakoak.