Ziberbiolentziaz hausnartzeko eztabaida taldea sortuko dute
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren programazioaren parte da, eta 18 eta 30 urteko emakumeak elkartuko dira ziberbiolentziaz hausnartzeko.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, ziberbiolentziari buruz hausnartzeko eztabaida taldea sortu dute Irungo Udaleko Berdintasun eta LGTBIA+ Eskubideen Zerbitzuak. Saioa hilaren 28an izango da Emakumeen Etxean eta bereziki 18 eta 30 urte arteko emakumeei zuzendutakoa da.
Parte hartu nahi duenak izena eman dezake dagoeneko Irungo Udalaren orrialdearen bidez. Eztabaida talde honek 5 eta 10 kide artean izango ditu. Informazio gehiagorako, 943 50 55 05 telefonora deitu daiteke edo mezu bat bidali.
Hausnartzeko talde hau aldundiaren azterlan bat da, eta emakumeek ingurune birtual edo digitalean pairatzen duten indarkeria orotan sakontzea da asmoa. Horretarako, Sortzen aholkularitza teknikoaren laguntza jasotzen ari dira.