Uholde arriskuagatik abisu horia Jaitzubia inguruetarako
Abisua ezarrita, zuhurtzia eskatu die bertan bizi direnei edo hara joan-etorria egin behar dutenei. 19:41an da itsasgora.
Hondarribiko Udalak, gaurko euritearen eraginez, abisu horia ezarri du Jaitzubia inguruetarako. Printzipioz bertara mugatu du uholde arriskua. Abisua ematearekin batera bertakoei nahiz bertan direnei zuhurtzia eskatu die. 16:00etan zabaldu du abisua udalak.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaurkoa egun bereziki euritsua izanen da, kostaldean batik bat. Biharko ere euria iragarri du. Gainera, gaurko 19:41ean izango da itsasgora. Horrek eta euriteak egoera baldintzatu dezakete, Jaitzubia aldean batez ere. Hurrengo itsasgora biharko (osteguna) 08:00etan izango da.
https://x.com/HondarribiaUdal/status/1859251701645001077