Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat egin du udalak
Adierazpen instituzionala argitaratu dute eta Euskal Herriko Batzordearen 'haurrak gara' leloarekin bat egin dute.
Haurren Nazioarteko Eguna da gaurkoa eta Irungo Udalak Euskal Herriko Batzordearen leloarekin bat egin du, haurrak gara. Haurren eta nerabeen eskubideak lortzen direla ziurtatzea ardura kolektiboa dela azaldu dute eta nahitaez bete behar dela ohartarazi duten. Haurren indarkeriaren prebentzioan aurrera egiteko bederatzi konpromiso berretsi ditu Irungo Udalak.