Santomasetan txosna jartzeko eskaera egin daiteke
Abenduaren 2an itxiko da eskaera egiteko epea. Arrantzale auzoko plazan ezarriko dira txosnak.
Santomasetan, abenduaren 21ean, txosnak ezartzeko eskaera epea zabaldu du udalak. Interesdunek abenduaren 2ra arte izango dute izapideak egiteko tartea; Udal Erregistro Elektronikoaren bitartez egin beharko dira eskakizunak. Arrantzale auzoan ezarriko diren txosnen esleipedunak abenduaren 9an jakinaraziko dituzte, egun horretan egingo baitute zozketa, eguerdiko 13:30ean, udaletxeko areto nagusian. Irakurri oinarriak.