Emisio Baxuko Eremuaren diseinuaz, tailer irekian
Hilaren 20an Emisio Baxuko Eremuaren diseinua eta hiriaren airearen kalitateari buruzko diagnostikoa aurkeztuko dute tailer batean. Aurretik izena eman behar da bertaratzeko.
Emisio Baxuko Eremua (EBE) ezartzeko diagnostikoa aurkeztu du Borja Olazabal udal ordezkariak, aste honetan. Orain, eremu horren perimetroa jarri ahal izateko bigarren faseari ekingo dio udalak.
Bigarren faseari buruz hitz egiteko eta diagnostikoaren emaitzak partekatzeko tailer bat egingo dute Palmera Monteron hilaren 20an, 18:30ean.
Halaber, hiriko mugikortasunaren egoeraren berri emango dute, eta lan mahaien bidez, proposamen parte hartzaile bat sortuko dute EBE bideratuko duen arautegiaren bueltan. Saio hau irekia da baina parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago lotura honen bidez.