Gipuzkoako Euskal Pilota federazioak logotipoa berritu nahi du
Lanak hilaren 29ra arte bidali ahal izango dira. Pilota federazioaren egoitzan eskura eman daitezke ere. Ikus oinarriak.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak logotipoa aldatu nahi du eta horretarako lehiaketa aurkeztu du. Lanak postaz bidali edo eskura eman ahal izango dira hilaren 29ra arte. Postaz bidali nahi ezkero hurrengo helbidera zuzendu behar da: Anoeta pasealekua 5, Kirol Etxea, 20014 Donostia (Gipuzkoa).
Oinarriak honakoak dira:
- Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa ordezkatuko duen irudia izatea.
- 2025ean federazioak 100 urte betetzen dituenez, bigarren logotipo bat diseinatzea, aurrekoan oinarrituta (100 urteei nolabaiteko aipamena eginez).
- Edozeinek parte hartu ahal izango du deialdi honetan, nazionalitate edo bizilekuagatik inongo ezberdintasunik egin gabe.
- Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.
- Diseinuak originala eta argitara gabea izan beharko du (Logoa norberaren sormenaren eta lanaren fruitu dela, eta beste pertsonen jabego intelektuala urratu gabe egin dela ziurtatu beharko da).
- Logotipoak federazioaren iragana eta batez ere etorkizuna uztartu eta gaztetu beharko ditu eta euskal pilotaren aniztasuna islatu beharko du.
- Bidalitako materialaren kopiak norberak gorde beharko ditu, ez baitituzte itzuliko.
- Behin proposamena bidalita ezingo da atzera egin.
Entregatu beharreko materiala:
- Lanak DIN A-4ko kartazal batean entregatuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa jarrita.
- Barnekaldean kartazal itxi batean (aurrekoa baino txikiagoa) parte hartzailearen datu pertsonalak jarri beharko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).