Garraiolari bat lanean hil da Irunen
Astelehenean izan zen istripua eta LAB sindikatuak salatu du aurten guztira hamaika garraiolari hil direla lanean dagoeneko.
Astelehenean (hilak 11), 56 urteko garraiolari lesakar bat hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans 2000 enpresako langilea zen LAB sindikatuak iragarri duenez. 2024. urtean guztira hamaika garraiolari hil dira lanean dagoeneko, horietariko asko, azken kasu honetan bezala, bihotzekoak jota. Astelehenekoarekin, gutxienez 54 laneko heriotza zenbatu ditu sindikatuak urte hasieratik Euskal Herrian.