Auto istripu baten ondorioz, GI-636 errepidea ekiditeko gomendatu dute
Urdanibia Berri parean gertatu da bi autoren arteko istripua eta bi erreiak itxita daude. AP-8 autobidea hartzeko gomendioa egin dute.
Bi autok aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean 08:00etan, Urdanibia Berri auzoaren parean. Errepidea guztiz itxi behar izan dute bi noranzkotan eta trafiko ilara Txingudi Ikastolako biribilguneraino eta Gaintxurizketaraino iritsi da. Horren ondorioz, Ertzaintzak AP-8 autobidea hartzeko gomendioa egin du, eta dagoeneko trafiko ilaran daudenak Kateara bideratzen ari dira. Istripua gertatutakoan suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira eta zaurituetako bat Donostiako Ospitalera eraman dute.