Pneumoniaren Egunarekin solidaritatea, udaletxea argiztatuta
Gaixotasunari buruz sentsibilizatzeko argituko dute fatxada, bihar.
Biharkoa Pneumoniaren Nazioarteko Eguna da (hilak 12) eta Irungo Udalak argi urdinez argiztatuko du udaletxearen fatxada. Hainbat Nazioarteko Egunen karietara behin baino gehiagotan udalak egiten duen keinua da eta kasu honetan, Pneumoniadun Paziente eta Familiarren Informazio eta babes Erakundeak egin du eskaera.
Argi urdinaren piztearekin pneumonia ikusarazi nahi duten, gaixotasun honen errealitatean sentsibilizatzen jarraitzeko. Argiak 19:57ean piztuko dituzte eta 23:00etan itzali, eraginkortasun energetikoa medio.