Gorka Bereziartuak haren azken lanaren aurkezpena egingo du Hernanikomiken
Hilaren 15 eta 16an hitzordu garrantzitsua dute euskal komikizaleek. Atsegindegi plazan komiki postuak ezarri eta aurkezpen ugari antolatu dituzte bi egunetarako.

Hilaren 15 eta 16an egingo da aurtengo Hernanikomiken III. edizioa. Hitzordu garrantzitsua izaten da euskarazko komikigintzarentzat, Euskal Herrian euskara hutsezko komikigintzari eskainitako azoka bakarra delako. Irakurleek azken komikiak kuxkuxeatu eta idazleekin hitz egiteko aukera izaten dute, eta baita bestelako ekintzak egiteko ere. Aurten adibidez inoiz baino aurkezpen gehiago egingo dituzte Atsegindegin kokatuko duten azokan. Gorka Bereziartuarena izango da aurkezpen horietako bat. Haren azken lanaren aurkezpena egingo du Hernanikomiken: Adur Larrea ilustratzailearekin batera kaleratu duen Abentura erraldoia liburuarena, hain zuzen. Hilaren 16an izango daaurkezpena, arratsaldeko 17:00etan.
Azaroak 15, ostirala:
11:00: Azokaren irekiera.
17:00: Kromiki lehiaketaren sari banaketa (Dobera Euskara elkartea).
KOMIKI AURKEZPENAK:
17:30: Oneka, Iruñeako Erresumaren sorrera. Eneko Lizardi egilea eta Iñaki Otamendi moderatzailea.
18:00: Mo. Bernardo Atxaga eta Pello Varela egileak, eta Iratxe Retolaza moderatzailea.
18:30: Argia iraungi zen tokia. Mikel Begoña egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.
19:00: Mugako dragoiak. Gregorio Muro egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.
Azaroak 16, larunbata:
11:00: Azokaren irekiera.
11:30: KOMIKI AURKEZPENA. Iris. Yurre Ugarte eta Julen Ribas egileak, eta Ainara Azpiazu Axpi moderatzailea.
12:00: Joseph Camino sari banaketa: Asisko Urmeneta.
12:30: Dzirt-dzart saioa, zuzenean marraztuz: Asisko Urmeneta eta Marrakatue.
KOMIKI AURKEZPENAK:
17:00: Abentura erraldoia. Adur Larrea eta Gorka Bereziartua egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
17:30: Botere handi batek. Iban Zaldua eta Julen Ribas egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
18:00: Egun bat Beti Berdin tabernan. Asier Iturralde Gaston egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
18:30: Ihes plana. Agustin Ferrer Casas egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
19:00: Ni, zu, gu. Tupust kolektiboko Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia eta Ainara Azpiazu Axpi.