Atalaya antzerki konpainiaren Rikardo III.na obra ikusgai igandean
Shakespearren antzerki obra ospetsuenetako bat da eta obrak, bere horretan, arrakasta izan du ere. Lorca sarietan bi sari eskuratu zituen.

Azaroaren 10ean (19:00etan) Shakespearen Rikardo III.na antzerki obraren inguruko emanaldia eskainiko du Atalaya antzerki konpainiak Itsas Etxean. Arrakasta handia izan duen funtzioa da, besteak beste Lorca sarietan bi sari jaso zituen: jantzi onenaren saria eta egokitzapen onenaren saria.
Sinopsia: Fisikoki deformea da Rikardo eta beraz, garaiko gizartearen ustez ez du gortean jarraitzea merezi. Orduan, Rikardok gaizkile bilakatzea erabakitzen du eta Ingalaterrako errege izateko helburuarekin bidean traba egiten dioten pertsona oro gupida gabe hiltzen hasten da. Antzerkian zehar haren konplize bihurtuko ditu ikusleak, bere planak jakiten lehenak izango dira. Hortaz gain, gaizkiaren, zitalkeriaren gaineko azterketa egingo du pertsonaiak.
Antzezlana gaztelaniaz izango da. Sarrerak orokorrak 8 euroko kostua du, eta 18 urtetik beherako gazteen sarrerak 4 euro. Arma Plaza Fundazioan, Kutxakulturren online edo leihatilan eros daitezke.