Trafiko aldaketen gida Behobia-Donostiari begira
Taxi geltokietan, autobus zerbitzuan eta errepideen itxieran eragina izango du lasterketak, 14:00ak arte.
Igande honetan irtengo da Behobia-Donostia lasterketa Irundik eta ekitaldiaren lehen orduetan trafiko aldaketak eragingo ditu hirian. Halaber, garraio publikoan eta taxi zerbitzuan eragina izango du. Hona hemen trafiko itxieren eta gainerako aldaketen gida.
Kale mozketak
Hiriko hainbat errepide eta kale itxita egongo dira 06:30etik 14:00etara.
Osinbiribiletik Behobiarako tartean:
- Behobiatik Nafarroara joateko ibilgailuek Artiga ibilbidetik, Blaiatik, Gazteluzaharretik eta Lastaolatik joan beharko dute.
- Behobiatik Donostiara joateko bi aukera posible daude:
- AP-8 autobidea erabiltzea Behobiako 0 irteera baliatuz, edota Biriatuko ordainsaritik pasaz.
- AP-8 autobidera sartzea Kateatik 06:30etik 08:00etara eta 11:30etik 14:00etara. Bertara iristeko Zaisa II barrualdetik hilerrira joan behar litzateke, Palmera Montero zeharkatu, Urdanibia plazara iritsi, Junkal karrikara joan eta Gal Stadiumeko biribilgunetik GI-636 errepidea hartu. Ondoren, AP-8rako noranzkoan joan.
Behobiako biribilgunetik AP-8 eta N-121 biribilgunerako tartea 08:00etatik 11:30era egongo da moztuta eta zirkulazioaren desbideraketa honako hau izango da:
- Behobia-Nafarroa aldera, ibilgailuak Artiga ibilbidetik, Blaia ibilbidetik, Gazteluzaharretik eta Lastaolatik pasa beharko dira.
- Donostiara joateko AP-8 autobidea har daiteke Behobian, edota Zaisa I barrualdetik joan.
Kolon pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea moztuta egongo dira trafikorako 07:30etik 08:00etara, eta 09:00etatik 13:00etara.
Geltoki kalea, Txanaleta plazaren eta Zubiaurre kalearen artean, hain zuzen, soilik errail bat egongo da irekita 07:30 eta 11:30 artean. Renfeko geltokitik iritsiko diren korrikalariei itxaroteko ahalko da errepidea erabili, garraiatu daitezen. Kale horretan dagoen taxi geltokia erabilgarri egongo da.
Txanaleta plazako ibilbide luzeko autobusen ohiko geltokia ezingo da erabili 07:30etik 13:00etara, eta soilik korrikalariak jasotzeko irekiko dute 08:05etik 08:20ra; 09:05etik 09:20era; eta 10:00etatik 10:15era. Itxita dagoen momentuetan Hondarribia eta Lope de Irigoien kaleetara bideratuko da trafikoa.
Bestalde, Geltoki kaleko, Zubiaurre kaleko eta Anaka kaleko hasierako tartea moztu egingo dute 07:30etik 11:30era gutxi gorabehera. Anaka kalean, berriz, erdigunera joateko erraila itxita egongo da Blas de Lezo kaleko bidegurutzetik Geltokiko kalera arte, 07:30etik 11:30era gutxi gorabehera.
Nafarroa hiribidea, Elizatxo hiribidea, Errotako errepidea eta Letxunborro hiribidea (suhiltzaileen eta ospitaleko biribilgunearen artean) itxita egongo dira zirkulazioarentzat 09:00etatik 13.00etara.
Bestalde, lasterketaren ibilbideak hiria bi gunetan banatzen duenez (iparraldea eta hegoaldea), bi pasabide prestatu dira gune batetik bestera joan ahal izateko larrialdi- kasuan:
- Iparraldetik hegoaldera:
- Patruila-ibilgailuetarako: bidegorria erabiliz Dunboa anbulatoriotik, Osinbiribileko biribilgunetik barrena, Udaltzaingoaren Komisariara.
- Anbulantziatarako: GI-636tik – AP8 eta irteera Oñaurrren edo Behobian edo Junkal karrikan, txandaka; udaltzainek arautuko dute pasabidea.
- Hegoaldetik iparraldera:
- Junkal karrika erabiliz Nafarroako hiribidearen azpitik zeharkatzeko.
- Gabiria industrialdetik, kalearen amaieratik doan landa-bidetik AP-8ra joateko, Arasoko biribilgunean buelta emanez GI-636 errepidea hartzeko Behobiarako noranzkoan. Saihesbidea, behar bezala seinaleztatuta.
Aparkalekuak
Hainbat aparkaleku plaza kendu egingo dituzte eta horiei alternatiba emateko honako proposamena egin du udalak.
- Iparralde hiribidea: hilaren 8tik (ostirala) hilaren 100eko 14:00ak arte, taxi geralekua egokituko dute.
- Behobia: asteazkenetik (hilak 6), igandeko (hilak 10) 14:00ak arte, irteerako azpiegitura jartzeko zenbait lekutan.
Taxi geltokiak
Genaro Etxeandiko taxi geltokia kendu egingo dute 10:00ak arte eta Jose Ramon Agirretxeko geltokiak eta Iparralde hiribideko 1ean gaituko da geltoki alternatiboa.
Irunbus
Zerbitzua bertan behera egongo da 07:30etik 13:00etara bitartean, korrikalariak irten bitartean. Bien bitartean, Irunbusek ibilbide alternatiboak proposatu ditu. Horiek Irungo Udalaren orrialdean kontsulta daitezke.