77 laburmetrai jaso dituzte aurtengo Amua festibalean. Datorren ostegun eta ostiralean proiektatuko dituzte epaimahaiak hautatutako 13 laburmetrai finalistak. Larunbatean, berriz, Amua EiTB Bideoklip Lehiaketako eta Bota Betta! lehiaketako saridunak ezagutuko dira.
Udaletxeko areto nagusian izango da bilkura, hilaren 12an, arratsaldeko 18:00etan. Bileran lehenetsitako hurrengo ekintzen berri emango dute, besteak beste.
Inoizko emakume kopururik handiena izango da Behobiako irteeran. Lehenak abiatzen gurpildun aulkietako kirolariak izango dira.
Gure Eskuk biserak banatuko ditu Behobia-Donostian, Sagues inguruan. "Herri libre batean", euskal selekzioaren aldarria egin nahi dute.
Arma Plaza Fundazioari eta Real Aeroclub San Sebastiani esker Hondarribia airez ikusteko aukera izango da hilaren 16 eta 17an.
Taxi geltokietan, autobus zerbitzuan eta errepideen itxieran eragina izango du lasterketak, 14:00ak arte.
09:30ean jasoko du Behobiak lehen irteera, eta azkena, berriz, 11:35ean. Ikusleek hainbat orduz goza dezakete errepide ertzetik lasterketaz.