Euskara mahaia bigarrenez bilduko da
Udaletxeko areto nagusian izango da bilkura, hilaren 12an, arratsaldeko 18:00etan. Bileran lehenetsitako hurrengo ekintzen berri emango dute, besteak beste.
Datorren astelehenean, hilak 12, bilduko da bigarrenez Euskara Mahaia. Urte honetan zehar egindako ekintzak azaldu, udalean onartutako hizkuntza irizpide berrien berri eman -dirulaguntzetan eragina izango dutenak-, eta lehenetsi dituzten hurrengo ekintzen berri emango dute bertan. Ekintza horiek aisialdi eta kirol elkarteei, ostalari eta merkatariei, herritarrei eta hezkuntza komunitateari begirakoak izango dira.
Bilera arratsaldeko 18:00etan egikarituko da, Hondarribiko Udaletxeko areto nagusian.