Migrazio bidean hildakoak oroituko dituzte
Hilaren 17an skate parkearen ondoan dagoen eta Bidasoan azken hatsa eman zutenen omenezko monolitoan elkartuko dira, 12:00etan.
Urtero bezala, Santiago zubira iritsi aurretik, skate parkearen ondoan dagoen monolitoan elkartuko dira “etorkizun hobe baterako bidaian hildako” pertsonak gogoratzeko. Halaber, ibilbide seguruak eta harrera duina aldarri izango dituzte, Fivasco, Eskubidedun migratzaileak Gipuzkoa eta Korapilatuz elkarteak deitutako elkarretaratzean. Hitzordua hilaren 17rako finkatu dute, 12:00etan.