2024/11/5

Andrearriaga kaleko murrua eraitsiko dute

Lanek iraun bitartean behin behineko sarbide bat egokituko dute Euskotrenen geltokira iristeko. Autobusei ere eragingo die behin behineko egoerak.

osasungintza

"Plangintza akatsak" topatu ditu Osasun Bidasoak Plan Zuzentzailean

Egun osasun zentroek dituzten espazio arazo larriak epe laburrean nola konpondu "zehaztu gabe" dago. Halaber, Oinaurreko erietxea "berehala" eraikitzen hastea galdegin dute.

Txingudiko Pentsionistak: "Borrokatzeak merezi du"

Erreforma batzuk indargabetuko dituzte eta sei urtetako borrokari esker lortu dutela gogoratu dute. Orain, herri ekimen legegilearen alde bozkatzeko eskaerari eutsi diote.

Irundarrei eta hondarribiarrei dei egin die Errigorak

Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintzari bultzada emateko Errigoraren kanpaina martxan dago jada. Saskiekin ez ezik, karta joko baten bidez ere egin daiteke aurtengo ekarpena. Irun eta Hondarribian banaketa guneak egokitu dituzte.

Historiaz janzteko hurrengo aukera, 'Mater' Ontzi Museo Ekoaktiboan

HITZAren 'Igandean historiaz jantzi' bisita gidatuen egitasmoaren hurrengo hitzordua hilaren 24an izango da, 'Mater' ontzira.

Hilaren 12an nekazal ibilgailuen azterketa teknikoa, Jostaldin

Behemendi elkarteak egingo ditu ikuskapenak. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da Irungo IATra deituta.

Hondarribia eta Irun garraio publiko bidez "hobeto lotzeko" eskatuko du EH Bilduk

Batzar Nagusitako azaroko osoko bilkuran egingo du eskaria EH Bilduk. Geltokien azpiegiturak, lineen sareak, deskontuak eta maiztasunak hobetzeko aurreproiektua egitea eskatuko dute.

Bidasoa ibaia

Migrazio bidean hildakoak oroituko dituzte

Hilaren 17an skate parkearen ondoan dagoen eta Bidasoan azken hatsa eman zutenen omenezko monolitoan elkartuko dira, 12:00etan.

Afrikara gerturatuko dira katearrak

Afrika auzoan eguna antolatu dute jatorri afrikarra duten hainbat auzotarrek. Bazkaria, dantza erakustaldia eta 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala eskainiko dituzte.

Gehiago