Afrikara gerturatuko dira katearrak
Afrika auzoan eguna antolatu dute jatorri afrikarra duten hainbat auzotarrek. Bazkaria, dantza erakustaldia eta 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala eskainiko dituzte.
Kateako Harrera Planaren barruan Afrika auzoan eguna antolatu dute auzoko auzo elkartean (Bizkaia kalea, 15). Katearrak diren eta jatorri afrikarra duten bizilagunek bultzatutako eguna da eta hilaren 8an eta 10ean egingo dute.
Lehenik, Bidasoa 2018-2023 dokumentala eskainiko dute hilaren 8an, ostirala, 19:30ean. Auzo elkartean bertan izango da.
Igandean, berriz, bazkaltzeko elkartuko dira, 14:00etan, eta tiketak dagoeneko salgai daude 12 euroan auzoko estankoan, Bar Nuevon, auzo elkartearen tabernan eta Otazpi tabernan. Ondoren, dantza erakustaldia eskainiko dute, 16:00etan.