Zubeltzu haur parkeko lurzorua, hurrena aldatzen
Gaur hasi dituzte parkeko lurzorua hobetzeko lanak eta hilaren 9ra arte luzatuko dira.
Dolores Salis kalean dagoen parkeko segurtasun lurzorua aldatzen hasi dira gaur, udaleko Obrak, Mantentzea eta Azpiegituren arloak jakinarazi duenez. Lanek iraun bitartean lau egunez itxita egongo da parkea eta hilaren 9an irekiko dute berriro.
Lurzorua aldatzeaz gain, parkearen apaintze orokor bat ere egingo dutela azaldu dute, elementuen garbitze eta margotzeen bidez.