Osasun ekonomiko eta finantzario ona dauka Irungo Udalak. Jasangarritasun politiketara nagusiki bideratutako aurrekontuak badira ere, beste bederatzi proiektuk milioi erdia baino gehiagoko aurrekontua izango dute. Orain, 20 eguneko epea zabaldu da udal talde politikoek ekarpenak egiteko.
'Grabatuaren artea Bidasoan' erakusketaren harira, bi arte tailer emango ditu Itsaso Labari arte irakasleak hilaren 9 eta 22an.
Boluntario talde batek kuxinak egiten ditu Irungo Minbiziaren Aurka Bidasoan elkartean. Erraztu egin nahi dute emakume mastektomizatuen egunerokoa, prozesua goxatu, eta transmititu ez daudela bakarrik. Kuxinak doan ematen dizkiete gaixoei.
Gaur hasi dituzte parkeko lurzorua hobetzeko lanak eta hilaren 9ra arte luzatuko dira.