Valentziara bidaltzeko arropa, material eta janari bilketa egiten ari dira Irunen
Denboraleak gogor astindu dituenei laguntzeko bilketa egingo dute gaur eta bihar Lope de Irigoien kaleko lokal batean eta Anakako auzo elkartean.
Joan den asteartean Herrialde Katalanen hegoaldean denboraleak eragindako hondamendia pairatu dutenei laguntza emateko lanean jarri da Irungo Kera emakume ijitoen elkartea. Askotariko produktuen bilketa egiten hasi dira, hondamendiak gogorren astindu dituen tokietara eramateko. Gaur 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:30era eta bihar ordu berean egingo dute bilketa Irungo Lope de Irigoien kaleko 27. zenbakiko lokalean. Anaka auzo elkartean ere jasotzeko gune izango da, gaur eta bihar, 10:00etatik 20:00etara.
Honakoa eskatu dute: garbiketa produktuak, ura, zukuak, esnea, janaria (latetan), gailetan, toallak, erratzak, arropa, haurrentzako produktuak…
Oraingoz, denboraleak 202 lagun hil ditu Valentzian, eta beste hiru Espainian.