Zubelzu parkeko lurzorua aldatuko dute
Segurtasun lurzorua ordezkatuko dute, eta elementuak garbitu eta margotuko dituzte ere. Azaroaren 1ean irekiko dute berriro parkea.
Datorren astelehenean, hilak 28, Zubelzu parkeko segurtasun lurzoruaren ordezkatze lanekin hasiko dira. Lan hauek egin bitartean, parkea itxi egingo dute lau egunez, eta azaroaren 1ean irekiko dute berriro. Lurzorua aldatzeaz gain, elementuen garbitze eta margotzeak egingo dituzte.