Sarrerarik ez Gipuzkoako Bertso Txapelketarako
Irunen egingo da final laurdenetako laugarren saioa, igande honetan, hilak 27.
Gipuzkoako Bertso Txapelketak geldialdia egingo du Irunen igandean. Ficobako auditorioak jasoko du herrialdeko lehiaren final-laurdenetako laugarren saioa. Sarrera guztiak agortu egin direla jakinarazi dute Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideek. 17:00etan hasiko da erakustazokako emanaldia.
Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Oihana Bartra Barandiaran. Uxune Areizaga Aranberrik emango dizkie gaiak.
Txapelketako final-laurdenetan Manu Goiogana Bengoetxea irundarra da, Eibarren egin zuen zegokion saioa, hilaren 19an. Bosgarren izan zen Alaia Martin oiartzuarrak irabazitako lehian.