Trafiko aldaketak Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketaren harira
Hilaren 26an udalerriko zenbait tokitan aparkatzea debekatuta egongo da eta hilaren 27an, lasterketaren egunean, trafiko mozketak egingo dituzte.

Igandean izango den Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketari begira trafiko aldaketak iragarri ditu Hondarribiko Udalak. Trafiko desbideraketak 10:30ean hasiko dira eta 13:30ak arte iraungo dute.
Kale Nagusia igo ondoren, Arma Plazan bukatuko da lasterketa. Horrenbestez, Alde Zaharretik irteteko Denda kalea eta Juan Laborda kalea erabili beharko dira. Hondarribira sartzeko Mendelu auzoko errepidea eta Aireportu parekoa itxita egongo dira, lasterkariak bertatik pasatzen direlako. Hortaz, autoek Kostako errepidea erabili beharko dute. Eta Portua auzotik irteteko San Kristobal biribilgunetik irten beharko dute.
Aparkalekuak
Hilaren 26an (larunbata) Bernart Etxepare eta Sabin Arana kaleetan aparkatzea debekatuko dute, bertan lasterkariak Donibane Lohitzunera eramango dituzten autobusak ezarriko dituztelako. Aldi berean, Egiluze Ikastetxearen aurrean eta Zumardian ere ezin izango da aparkatu.