2024/10/24

Larreaundin Palestinaren aldeko murala egitea debekatu du udalak

Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.

Irun tentsio handiko eremu izendatzeko eskakizuna egin du udalak

Irungo etxebizitzaren diagnostikoa eginda, alokairuak azken bost urteetan %18,5 igo dira eta familiek bataz beste soldataren %32 bideratzen dute etxebizitzaren ordainketara. Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren esperoan dago udala.

'Naidades' pintxoa da Euskal Herriko onena

Hondarribiko Itsas Etxea izan da 2024ko XIX. Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren topagunea. Kanboko, Iruñeko, Donibane Lohitzuneko eta Donostiako jatetxeak izan dira sarituak.

Elatzeta ikastetxeak Street For Kids ekimenarekin bat egin du

Ikastetxera joateko bidegorri segurua eskatu dute, Bizkaia eta Harmugarrieta kaleetan, hain zuzen.

EAJk tasen eta zergen udal proposamenaren kontra bozkatuko du

Udal gobernuari adierazi diote alde batean utz dezala "dirua biltzeko grina", eta tasak, zergak eta prezio publikoak KPIaren bidetik eguneratzearen aldeko apustua egin dezala.

Adimen artifizialari buruzko hitzaldia, Palmera Monteron

'Nola prestatu izugarri eraldatzen ari den mundu' baterako hitzaldia emango dute asteartean (hilak 29), 18:30ean. Ez da sarrerarik behar.

CAF Elhuyar saria jaso du Antton Babaze irundarrak

Doktore tesiaren artikuluen kategorian irabazi du saria 'Argi ibili kuantikarekin' lanari esker.

Mintzalagunak ipuin kontaketa saioa antolatu du hilaren 31erako

Lupe Lekuona ipuin kontalariak eskainiko du saioa. 4-9 urte bitarteko haurrei eskainia dago. Sarrera doakoa da.

20 urtez azpiko gizonak, Espainiako Txapelketara

BATeko 20 urtez azpiko gizonen taldea Madrilen izango da larunbatean estatuko 8 klub onenekin batera. Bestalde, klubeko 5 talde Sevillan izango dira azaroaren 17an Espainiako Kros Txapelketa jokatzeko.

Trafiko aldaketak Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketaren harira

Hilaren 26an udalerriko zenbait tokitan aparkatzea debekatuta egongo da eta hilaren 27an, lasterketaren egunean, trafiko mozketak egingo dituzte.

Gehiago