Mintzalagunak ipuin kontaketa saioa antolatu du hilaren 31erako
Lupe Lekuona ipuin kontalariak eskainiko du saioa. 4-9 urte bitarteko haurrei eskainia dago. Sarrera doakoa da.
Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoak ipuin kontaketa saio berezia antolatu du hilaren 31rako. Gau beltzaren haitzakian 4-9 urte bitarteko haurrentzako saioa eskainiko du Lupe Lekuona ipuin kontalariak, Kasino Zaharrean, 17:30ean. Historioetan eta gau beltzaren giroan murgiltzeko haur guztiak mozorrotuta joateko deia luzatu dute antolatzaileek. Plazak mugatuak dira. Beraz, izena ematea beharrezkoa izango da. Interesdunek mintzalagunaren helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute.