Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde, bihar elkarretaratzea
Zabaltza plazan elkartuko dira bihar, 20:00etan.
Hilabeteko azken ostirala izango da biharkoa eta Etxeratek deituta Zabaltza plazan elkartuko dira euskal preso eta errefuxiatuen eskubideen alde. Elkarretaratzea bihar izango da, 20:00etan.
Egun, hiru euskal preso dira irundarrak, Fermin Vila Fermo , Aitor Olaizola eta Iratxe Sorzabal. Azken honi 7/2014 legearen erreforma aplikatuko diote, eta beraz, normatiba berriak Europako Batasuneko beste herrialdeetan betetako espetxe zigorrak batzea ahalbidetuko dio Sorzabali.