'Naidades' pintxoa da Euskal Herriko onena
Hondarribiko Itsas Etxea izan da 2024ko XIX. Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren topagunea. Kanboko, Iruñeko, Donibane Lohitzuneko eta Donostiako jatetxeak izan dira sarituak.
Hiru egunez Euskal Herriko gastronomiaren erdigunea izan da Hondarribia, bertan jokatu baita XIX. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Astelehenetik asteazkenera Itsas Etxea bere egin zuten sukaldariek eta produktu onenekin epaimahaia zur eta lur utzi zuten denek.
Irabazlea ordea, bakarra izan zen: Gregory Menardek eta Lucile Voisinek eskuratu zuten txapela Naidades pintxoarekin. Ipar Euskal Herriko kultur gastronomikoarentzat garaipen historikoa izan da, lehen aldia izan baita Euskal Herriko Pintxo Txapelketako sari gorena irabazten dutena. Menard eta Vosin Kanboko Terrae jatetxeko sukaldariak dira eta “zinez pozik” agertu ziren saria eskuratutakoan. Aurkeztu zuten elaborazioak hirugiharra eta muskullua zituen osagai nagusi.
Bigarren sailkatuak Iruñeko Sergio Lerga eta Javiera Gimena sukaldariak izan ziren. Lehiaketara Piketa izeneko pintxoa aurkeztu zuten: haragi xigortuz eta piper gorriz osatutako tartarra. Hirugarren saria, berriz, Charles Gastaldok jaso zuen. Donibane Lohitzuneko L’Instinct jatetxeko sukaldariak. Abadira ketua aurkeztu zuten, Espeletteko piperrarekin, karramarro berdearekin eta Hungariako kalabazarekin prestatutako elaborazioa. Azkenik, Tabernetako pintxorik onenaren saria banatu zuten eta hura Donostiako Txepetxa jatetxeko Hodei Marañonek eskuratu zuen.