Elatzeta ikastetxeak Street For Kids ekimenarekin bat egin du
Ikastetxera joateko bidegorri segurua eskatu dute, Bizkaia eta Harmugarrieta kaleetan, hain zuzen.
Gaur egin da Streets For Kids ekimena eta Kateako Elatzeta ikastetxeak bat egin du. Elatzetako bizi busak auzoa zeharkatu eta Oinaurreraino iritsi zen. Ekintzaren helburua argia da: eskolara modu seguruan iristeko bidegorri bat aldarrikatzea.
Ikastetxea bi kale nagusiren bidez lotuko duen bidegorria eskatu dute Elatzetako ikasle eta irakasleek. Bide hori Bizkaia kalean eta Harmugarrieta kalean izango litzateke, bertan ez baitago modu seguruan eta legeak dioenaren arabera eskolara bizikletan joateko aukerarik.
Eskaera bete arte lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du ikastetxeak, baina horretarako “ezinbestekoa” da udalaren babesa eta inplikazioa. Izan ere, baliabiderik eta azpiegiturarik gabe “zaila” izango zaie xedea betetzea. Ziur dira eskolara modu seguruan joan ahalko direla laster.